bozkatu
3392
page-template-default,page,page-id-3392,bridge-core-2.6.5,qode-restaurant-3.0.1,qode-page-transition-enabled,ajax_fade,page_not_loaded,,qode_grid_1300,footer_responsive_adv,hide_top_bar_on_mobile_header,qode-content-sidebar-responsive,qode-theme-ver-25.0,qode-theme-bridge,disabled_footer_top,qode-wpml-enabled,wpb-js-composer js-comp-ver-6.5.0,vc_responsive,elementor-default,elementor-kit-61,elementor-page elementor-page-3392
 

2021eko Basauri Pintxo Festaren «pintxo herrikoiena» saritzeko bozketa bertan behera geratu da. 2021eko Basauri Pintxo Festaren bozketa herrikoiaren filosofia zen zure pintxo gogokoena behin bakarrik bozkatu ahal izatea. Bozketa-sistema pertsona bakoitzeko boto bakarra emateko eratuta bazegoen ere, gorabehera nabarmenak gertatu dira prozesuan, eta horrek prozesuaren emaitza errealak lausotu ditu. Hori dela eta, bozketa bertan behera uztea erabaki da, lehiaketan parte hartu duten ostalari guztien lanari eta ahaleginari eta botoa eman duten herritarrei zor zaien errespetuagatik.


Profesionalen epaimahaiak emango dituen gainerako sariekin aurrera egingo dugu. Aukeraz baliatuta, gogoratu nahi dugu profesionalen epaimahaia parte hartzen ari diren lokaletatik pasatuko dela ostiralean, azaroak 19, 19:00-21:00 bitartean.